Sentimenduz sortu
Industria-artisautza

Diseinua jarduera kreatibo gisa ikusten dugu, artisautza eta industria prozesuak elkartzen dituena. Oso pozik gaude maite duguna egunero egin dezakegulako, eta gure gogoetak zurekin partekatu nahi ditugu.

JOLASA, PROFESIOA

JOLASA, PROFESIOA "8 urterekin, nire gurasoek jakin gabe, txalupatxo bat eraiki nuen Orioko itsasadarra zeharkatzeko. 2010. urtean nabigazio atsegina eta isilaz disfrutatzeko ontzi elektriko bat eraiki genuen. Ba al dakizu zein den bi ekimen hauen arteko diferentzia? Bat ere ez."
Igor Esnal - Design Director

Igor Esnal Design Director





HAU DA GURE HISTORIA


Dhemen sortu genuen 1995ean, baina gure historia askoz ere lehenago hasi zen.

70ko hamarkadara arte bota behar dugu atzera. Txikitatik, Igor, Asier eta Mikel anaiek etxean ezagutu genuen enpresaren mundua. Aitonak eta aitak euren sorterrian, Orion, zuten altzari-enpresa. Igorri eta Mikeli asmatzea, marraztea eta tailerrean objektuak muntatzea gustatzen zitzaigun; Asierri, aldiz, bulegoko lana.

Askoz ere aurrerago, 1995ean, Dhemen Design sortu genuen. Txikitan jolasa zena lanbide bihurtu genuen urteekin. Lau urte geroago, Mikel, anaia gazteena, estudioan barneratu eta 2003an Oriora joan ginen. Gaur egun, hantxe burutzen dugu gure lana.

HEMEN EGITEN DUGU LAN (ETA BAITA BIZI ERE)


Hiri handiak badira ere eta jarduera geroz eta globalagoa den arren, inguruko gauzek eman diezaguketen balio gehigarriaren alde apustu egiten dugu.

Etxea eta lanbidea elkartzen dugu inguruan barneratuz. Beira erabiltzen dugu kanpokoa barrukoarekin lotzeko. Argi naturala eta ikuspegi zoragarriak, lan egiten dugun bitartean biziaz gozatzeko.

Gure inspirazioa elikatzen duen jakin-mina, objektu bihurtzen diren ametsak, lana eta aisialdia elkartzen dira gure eguneroko bizitzan, lan egiten eta bizi garen lekuak egiten duen bezala.

Itsasoaren, ibaiaren eta mendiaren arteko tontortxoa. Leku soila eta babestua, baina mundu osora begira dagoena.

HEMEN EGITEN DUGU LAN (ETA BAITA BIZI ERE)
HEMEN EGITEN DUGU LAN (ETA BAITA BIZI ERE)
HEMEN EGITEN DUGU LAN (ETA BAITA BIZI ERE)
HEMEN EGITEN DUGU LAN (ETA BAITA BIZI ERE)
HEMEN EGITEN DUGU LAN (ETA BAITA BIZI ERE)
HEMEN EGITEN DUGU LAN (ETA BAITA BIZI ERE)
HEMEN EGITEN DUGU LAN (ETA BAITA BIZI ERE)
HEMEN EGITEN DUGU LAN (ETA BAITA BIZI ERE)