Delta'09ko finalean

Delta 2009 Sarien 33. edizioaren finalerako hautatu dute Scuba kanporako argiteria, B-Luxentzat diseinatua. Sariketa ADI-FADek antolatzen du, eta diseinu industrialari buruzko Espainiako sariketa  garrantzitsuena da.

Scuba parte hartzen ari da FADen egiten ari den erakusketan, azaroaren 5etik 30era. Horrez gain, Delta Sarien katalogoan ere sartu dute. Biek zabalkunde handia dute, bai Espainian, bai nazioartean 

Postontzien Aura bilduma: "Xehetasun garaikideak"

Prentsa espezializatuak Arregui buzones y sistemas de seguridadekin batera diseinatu ditugun postontzien berri eman du.

Postontzien bilduma garaikidea diseinatu dugu, barrurako zein kanporako balio duena. Emaitza: norberari eta norberaren etxeari egokitzen zaizkion diseinu esklusiboak eta erakargarriak.

Prentsak, bere itxura originalaz gain, kalitatea eta erresistentzia nabarmendu ditu: altzairuzko gainazala, garbitzeko erraza, urratzen ez dena.

// www.arregui.es //

Castelllano·English· Euskera
© 2010 Dhemen Design. Eskubide guztiak erreserbatuak.· Legezko Abisua | Pribatutasun Politika