
Sormen Industrien Nazioarteko I. Foruma egingo da martxoaren 25etik 28ra Bilbon, Creativity Zentrumek antolatuta. Zentro hori bertako garapena bultzatzeko proiektu sendoa da, eta hainbat jarduera aintzat hartzen ditu: arkitektura, diseinua, moda, arte plastikoak, arte eszenikoak, ikus-entzunezkoak...
Egitarauko ponentziek eta workshop-ek gogoeta egitera bultzatu nahi dute, sormenak hezkuntzan, ekonomian eta enpresan duen balioaz. Gainera, Bilboko Itsas Museoan 'Diseinuaren bidezko berrikuntza' erakusketa egingo da, eta dhemenek bertan parte hartuko du, LEMekin batera egindako proiektuarekin. Proiektua LEMen eta gure estudioaren lankidetza estuaren ondorioz jaio zen, eta uste dugu adibide ona dela erakusteko diseinuak nola gaurkotu eta hobetu ditzakeen enpresen marka estrategiak.
Dhemen Bilboko ekimenaren alde dago, guk dihardugun industria bultzatzen duelako eta egungo testuinguruan kokatzen duelako. Eta testuinguru horretan diseinua eta berrikuntza dira, gero eta gehiago, gizarte garapenaren eta enpresen lehiakortasunaren motorra.
// www.bizkaiacreaktiva.com www.creativityzentrum.com //