Red Dot: product design Award 2011

Red Dot Award 2011 saria eman diote Silennisentzat diseinatu dugun itsasontzi elektrikoari. Red Dot sariak 1955an sortu zituzten diseinua saritzeko, eta munduan itzal handienetakoak dira. Aurtengo lehiaketan 60 herrialdetako 1.700 enpresak eta 4.433 produktuk parte hartu dute.

Peter Zec-entzat, Red Dot Awardsen sortzaile eta presidentearentzat, produktu baten diseinua erakargarria bada, lotura zuzena eta senezkoa sor dezake erabiltzailearekin. Baina diseinu onak gehiago egin dezake eta gehiago egin behar du. Kasurik onenean, erakutsi egiten du ekoizlearen errespetua bezeroekiko, inguruarekiko eta ekoizpenean parte hartzen duten guztiekiko. Silennis S020 adibide ona da.

Sariak uztailaren 4an banatuko dituzte. Ekitaldia eta gero, S020a Red Dot Diseinuaren Museoan erakutsiko dute, saritutako gainerako produktuekin, Zolvereinen (Essen, Alemania).

Castellano·English· Euskera
© 2013 Dhemen Design. Eskubide guztiak erreserbatuak.· Elabilera baldintzak