Mila esker gure jakin-mina pizten lagundu diguzuen bezero eta hornitzaileei. Bereziki eskerrak eman nahi dizkiogu DhemenBook#0 eta ondorengo zenbakiak sortu ahal izateko laguntza eskaini digun orori. Ideien tailerra
Ama, nondik datoz ideiak?
Dhemen-en sendotasuna diseinu-arloan irtenbide berriak eskaintzeko gaitasunean datza.
Harrigarria badirudi ere, dhemen-en indarra bere tamaina txikitik sortua da. Pertsona kopuru mugatua eta martxan jarritako proiektu kopuru murriztuari eta abiarazitako proiektu ugariei esker, diseinatzaile guztiek denetako enpresa-sektoreak ezagutzen dituzte, hala nola, altzarien diseinua, elektronika, kaskoen diseinua eta beste asko. Horregatik, diseinuari buruz lortutako ezagutza orokorrak lagundu egiten digu askotariko ideiak bururatzen eta, zenbaitetan, bidea ematen digu produktu-mota baten diseinu-soluzioak itxura batean harekin zerikusirik ez duten beste produktu batzuetan aplikatzeko. Gure estudioan, oso sarri, zenbait diseinatzailek proiektu berean batera egiten dute lan. Dhemen-eko diseinatzaile bakoitzak prestakuntza desberdina du diseinu-gaietan, eta arazo bat konpontzeko garaian bere ikuspegia eta soluzioak partekatzen ditu.
Hala ere, ideiak sortzeko beste teknika batzuk ere erabiltzen ditugu. Igorrek, adibidez, proiektu-mota eta eskatzen duen berrikuntza-mailaren arabera aukeratzen ditu metodo ezberdinak. Gehien erabiltzen dugun metodoa, aldiz, brainstorming-a da: Diseinatzaile eta ingeniari guztiak “zuloan” elkartzen gara, lau hormak arbelez estalita dituen gelan. Hala, ez dugu inolako mugarik gure zirriborroak trazatzeko garaian.
Bidezkoa bada, kanpoko pertsonak ere gonbidatzen ditugu bilerara. Arkitekturako ikasleak, informatikako teknikariak edota, besterik gabe, inguruan dauden pertsonak izan daitezke. Lan-taldeko partaide guztiak gelditu gabe gabiltza gela barruan. Proiektuaren ideia orokorra gureganatzeko beharrezkoa den informazioa besterik ez dugu barneratzen. Kasu honetan “gutxiago jakitea gehiago jakitea da”; produktuaren xehetasun teknikoei buruz gehiegi jakitea sormenaren kaltetarako izan daiteke eta. Hizketan hasten gara eta hormetan zirriborro azkarrak marrazten ditugu. Taldekide batek orientatzaile-lanak egiten ditu, ahalik eta output handiena lortzearren. Ideien jarioa mantendu eta sustatzea da gauzarik garrantzitsuena. Horregatik, ideia guztiak dira baliozkoak, nahiz eta hasiera batean zentzugabeak iruditu. Jakina, talde-lanari esker, ideia batzuek beste ideia berri batzuk sorrarazten dituzte. Talde-dinamika zuzena bada, taldekideak elkarrengandik inspiratzen dira eta benetako sormen-zurrunbiloa sortzen dute. Gehien jota, 30 eta 60 minutu artean besterik ez du irauten bilerak, hortaz, funtsezkoa da denbora horri ahalik eta etekin handiena ateratzea.