db#5 Zazpi bekatu nagusiak

Bekaturik gabe dagoenak jaurti dezala lehen harria. Bekatu nagusiak gure eguneroko bizitzan presente daude eta, guztiak ez badira, horietarikoren bat behintzat egiteko tentazioa ikaragarria da. Diseinuari eta diseinatzaileei barne-begirada bat emanda, gertu sentitu dugu infernuko beroa. Horregatik, arima salbatu eta, bide batez, eztabaida sortzeko asmoarekin, hona hemen umorez betetako autokritika pitin bat.

Lizunkeria

Lizunkeriaren bekatua sexuarekin erlazionatu ohi da eta obsesiozko eta gehiegizko pentsamenduak biltzen ditu.

Zaila da diseinutik kanpo deformazio profesional edo bere lanbideagatiko obsesio handiagoa duen beste sektoreren bat aurkitzea.

Diseinuaren diziplina guztien artean (moda, interiorismoa, diseinu grafikoa,...), agian, produktuaren diseinua izango da obsesiboena. Beti beste diseinatzaile batzuek diseinatutako objektuez inguratuta egoten da eta diseinuagatiko obsesioa ia gaixotasun bihurtzen da... ezerk ez dio diseinatzailearen ikuspegi bereziaren analisiari ihes egiten. Ikuspegi hori “Oso ona dena, ona denaren etsaia da” esaldiaren guztiz aurkakoa da.

Nagikeria

Nagiak?... ez, eskerrik asko. Ez dugu esango diseinatzaileok nagiak garenik, baina esan genezake galdetzeko garaian nolabaiteko nagikeria pizten zaigula.

Knut Yranek behin esan zuen batzuetan bezeroak zubi bat eskatzen dizula benetan behar duena ibaia zeharkatzea izan arren.

Diseinatzaile batek, entzuten jakiteaz gain, galdetzen ere jakin behar du, horrela bezeroaren eta horren beharren inguruko informazioa lortzeko. Proiektu bat arazoa benetako beharrak estalita konpontzen duen elkarrizketako prozesua da. Aldiz, bakarrizketa bat eta bekoz beko bestea, bezeroak azaltzen diogunetik ezer ez ulertzera garamatzan bidea izan daiteke, eta horrek frustrazio handia eragiten du.

Inbidia

Inbidiaren bekatua egiten dutenek besteren batek duen eta eurek behar dutela iruditzen zaien zerbait desiratzen dute.

Normalean, diseinatzaileei asko gustatzen zaie beren lana eta, esan genezake, beste kide batzuei bakarrik dietela inbidia: Jainkoaren izpi batek argituta arazoarentzako konponbide bikaina aurkitu duten diseinatzaile horiei; edo musez inguratuta dauden diseinatzaileei, izpiari eutsi eta talentua bukaezin bihurtzea lortu dutela baitirudi.

Castelllano·English· Euskera
© 2011 Dhemen Design. Eskubide guztiak erreserbatuak.· Legezko Abisua | Pribatutasun Politika