Jolasa Lanbidea

Dhemen Design 1995. urtean sortu bazen ere, diseinu industrialerako estudio honen ibilbidea lehenago hasi zen…

70eko hamarkadara jo behar dugu. Txiki-txikitatik, Igor, Asier eta Mikel anaiek beren etxean ezagutu zuten enpresa-mundua. Bai aitonak eta baita aitak ere, altzari-fabrika zuten Orion bertan. Igorrek eta Mikelek aitaren tailerrean objektuak sortu, marraztu eta muntatzea zuten gogoko, Asierrek, aldiz, bulegoko nondik norakoak nahiago zituen.

Urte askoren buruan, 1995. urtean, Igorrek eta Asierrek Dhemen Design eratu zuten eta txikitako jolasa lanbide bilakatu zen. Lau urte beranduago, Mikel, anaia gaztea, estudiora batu zen eta 2003. urtean Dhemen-ek Oriora egin zuen jauzi. Geroztik, itsaso, ibai eta mendiez ongi inguraturik, Esnal anaiek eta hauen lan-taldeak beren jarduera sortzailea bertan garatzen dute.

Objektuak sortzeko jakin-min eta gogo biziak bere horretan dirau.

Castellano·English· Euskera
© 2013 Dhemen Design. Eskubide guztiak erreserbatuak.· Elabilera baldintzak