Herria

Euskal Kostan kokatua, Donostiaren mugakide, Orio ingurune natural paregabea duen herrixka arrantzalea da. Alde batetik, Oria ibaiak itsasoarekin bat egiten du hondartzaren ertzean eta, honen atzean, itsasertzeko mendiak ageri dira; honegatik guztiagatik, Orio urdin eta berdea dela esan ohi da. Jatorriz, Donostiako eskumenaren menpe zegoen portu-herrixka bazen ere, 1379. urtean udalerria eratu zen, Villarreal de San Nicolás de Orio izenpean. Oriok, gaur egun, herrixka arrantzale tankera izaten jarraitzen du eta baxurako arrantza-jarduera mantentzen du. Itsasontziak herriko plazan amarratzen dira oraindik, herria kolorez jantziz.

Bestalde, Oriok kultura-alorrean izen ezagun asko eskaini ditu: hala nola, Jorge Oteiza eskultorea, Anjel Lertxundi idazlea eta Benito Lertxundi kantautorea dira honen adierazle.

Castelllano·English· Euskera
© 2010 Dhemen Design. Eskubide guztiak erreserbatuak.· Legezko Abisua | Pribatutasun Politika