Itsasoa

Kantauri itsaso-bazterrean kokalekua izateak Orioko biztanle eta kulturaren nortasunean eragina izan du. Arima indartsuko jendea, beren izaera itsasoko ekaitz eta barealdiez zipriztindu da, Kantauri itsasoa ez baita nolanahiko itsasoa, harea finez apaindutako hondartza eta itsaslabar nahasien alde nabarmenaz baliatuz, kostan zehar bere arrastoa uzten duen itsaso basatia da.
Orio herriaren ekonomia Kantauri itsasoari hertsiki lotua egon izan da.
Bale-arrantzan ezagunak izaki, baleontzi euskaldunen urrezko aroa XVI. mendea izan zen. Baleak arpoiz arrantzatzen zituzten eta sei marinelez osaturiko itsasontzi bat baino gehiago behar izaten ziren balea inguratu eta hiltzeko, eta ondoren lurrera ekarri ahal izateko. Jada ez dago balearik Kantauri itsasoan; egun, liburu eta bertso zaharretan aurki ditzakegu soilik. 1901eko maiatzaren 14an arrantzale oriotarrek Kantauriko arraza euskalduneko, azken balea harrapatu zuten, sardako balea ere deitzen dutena. Ingelesek “right whale” izendatu zuten, “balea egokia”, lasaia baitzen eta ontziei hurbiltzen uzten baitzien.

Castellano·English· Euskera
© 2013 Dhemen Design. Eskubide guztiak erreserbatuak.· Elabilera baldintzak