Nola jaiotzen dira objektuak?

Diseinua sortze-prozesua da. Inplikazioa nahitaezko duen prozesua. Gure helburua, zure produktua sortzeko garatu behar diren fase ezberdinetan parte har dezazun: Plangintza, Kontzeptuaren Diseinua, Aurretiko Diseinua, Xehetasunezko Diseinua, etab.

Kontzeptu baten mamia prozesuaren hasieran antzematen bada ere, xehetasunetan arreta jarriz bihurtzen da produktua bikain.

Hori dela eta, Dhemen-en, kontzeptu-fasean, gure tailer prototipatuan eskuz egindako maketak lantzen ditugu; tamaina errealeko maketak, produktua senti, uki eta dimentsiona dezazun. Behar dugun guztietan, doitasun-maila goreneko ingeniaritza-zerbitzuak eta 3Dko software-tresna aurreratuenak ditugu eskura.

Produktuaren garapen-prozesua azkarra, eraginkorra eta gustagarria izateko ahaleginak egiten ditugu.

Sektorean ia 15 urtez lanean jardun ondoren, jakin badakigu produktu onak ez direla ustekabean sortzen. Horiek, produktu bikainak sortzeko helburu garbiz lanean diharduen talde antolatuaren emaitzak izan ohi dira.

Castelllano·English· Euskera
© 2011 Dhemen Design. Eskubide guztiak erreserbatuak.· Legezko Abisua | Pribatutasun Politika