Mugikortasun jasangarriaren ohiturak sustatzen ditugu, eta energiaren ikuspuntutik begiratuta, produktu ahalik eta eraginkorrena diseinatzen dugu, eztanda-motorrekin alderatuta mantentze-lanen kostuak askoz ere txikiagoak direlarik.
Silennis S.020 motor elektrikoa duen itsasontzia da, naturarekin batera bizitzea bilatzen duenarentzat. Ez du kutsatzen eta ia-ia ez du zaratarik ateratzen; inguruneaz gozatu eta isiltasunean nabigatzeko aukera ematen du. Xehetasun guztiak zainduta daude, eta diseinuaren eta ontzigintzaren puntako teknologiak konbinatzen ditu, material nobleen eta artisau-akaberen bidez.
S.020 batean nabigatzea munduari eta naturari zabaldutako esperientzia berria da, eta bertan, xehetasun txikiek sentipen handiak eragiten dituzte.
Kubierta espazio gardena da eta zabalera handiko sentsazioa ematen du. Gainera, kubiertako lau tanbutxuek eta eserleku azpiko kaxek behar den guztirako espazio nahikoa eskaintzen dute. Popa guztiz irekia da eta erraza da uretatik zein ontziratzeko orduan sartzea. Eta motorra hain da isila, ibai-lasterrean ibiltzearen sentsazioa sentitzen dela.
S.020-ren ekipamendua osoa da. Bereziki, posizio anitzeko eserlekuak nabarmendu behar dira, eta dimentsio hauetako itsasontzi batean oso ohikoa ez den aldakortasuna eskaintzen dute. Frankobordoan kokatzen den irtenguneak eserlekuak edozein posiziotan jartzeko aukera ematen du, soilik horien kontra jarriz.
Gainera, erdiko moduluak posizio desberdinetan esertzeko aukera ematen du: sorbalda sorbaldaren kontra bolantearen aurrean, edo modu erosoan bizkar bat bestearen aurka jarriz, eta abar.
Aukerako ekipamenduan nabarmentzekoak dira teka egurrezko kubierta, popako ispilua edo eguzkitarako biminia.
