Instalazioetarako funtzio anitzeko mahai-sistemaInstalazioetarako funtzio anitzeko mahai-sistemaInstalazioetarako funtzio anitzeko mahai-sistemaInstalazioetarako funtzio anitzeko mahai-sistemaInstalazioetarako funtzio anitzeko mahai-sistemaInstalazioetarako funtzio anitzeko mahai-sistemaInstalazioetarako funtzio anitzeko mahai-sistemaInstalazioetarako funtzio anitzeko mahai-sistemaInstalazioetarako funtzio anitzeko mahai-sistemaInstalazioetarako funtzio anitzeko mahai-sistemaInstalazioetarako funtzio anitzeko mahai-sistemaInstalazioetarako funtzio anitzeko mahai-sistemaInstalazioetarako funtzio anitzeko mahai-sistemaInstalazioetarako funtzio anitzeko mahai-sistemaInstalazioetarako funtzio anitzeko mahai-sistema
Balu-arte, AkabaInstalazioetarako funtzio anitzeko mahai-sistema · 2006 · Igor Esnal, Mikel Esnal, Lander Salaberria, Ibon Martinez

Balu-Arte

Patxi Mangado arkitektoarekin elkarlanean Akaba-rentzat sortutako funtzio anitzeko mahai-sistema da. Balu-Arte izena Nafarroako Kongresu eta Auditorio Jauregiari hartu zitzaion eta bertan jarri zen mahai-modelo horren lehen seriea

Hasieratik eskuartean izan genuen mahai-sistemaren kontzeptua Patxi Mangadok Balu-Arten erabili zuen hizkuntza arkitektonikoaren barnean kokatzen zen. Lerro argi eta estilizatuak, material garbi eta funtzionalak, eta, batez ere, aldakortasun handia.

Baluarte eraikuntzaren barnealdea erabilera anitzetarako diren azalera handiko espazio aldakorrez osatzen bada, Akaba-rentzat diseinatu genuen mahai-sistemak ere, aldakortasun hori partekatzen du eta ekitaldi bakoitzari egokitzeko gaitasuna du. Aukeratu diren materialak ere, funtzio anitzaren zerbitzura daude.

Hainbat osagarri egokitzen zaizkien aluminio-estrusiozko bi profil horizontalak mahai horien bereizgarriak dira. Funtzio-elementu batek objektu bati balio estetiko bat eman diezaiokeela adierazten duen adibide garbia da berau.

balu-arte

Markatzen duten detaileak

Detailean jarritako atentzioak bereizten ditu produktu ona eta produktu bikaina. Itxuraz mugimendu gutxirako aukera ematen duen mahai-sisteman detaile horiek are garrantzitsuagoak dira. Balu-Arteren berrikuntza funtzionalaren eta kontzeptu patentatuen maila altua da.

Mahaien arteko lotura-piezen bidez, klik bakarrarekin, mahaiak lerroan eta perpendikularki jar daitezke. Aluminio-estrusiozko hankak mahaiaren ertzetan jar daitezke edo erregula daitekeen hegala utziz. Bi mahai batzen direnean, sistemak erdiko hankak partekatzeko aukera eskaintzen du.

Aluminio-estrusiozko bi profil horizontalei estalki-mota desberdinak eta osagarriak lotzen zaizkie, hala nola, hegal arina, hegala + salmahai + 3. planoa, PUZ euskarria eta albo-bereizlea.

Gainera, sistemak topeak edo balazta duten gurpilak ere baditu, biak berdinketa-sistemarekin eta hainbat “elektrifikazio-kit” izateko aukerarekin.

Castellano·English· Euskera
© 2013 Dhemen Design. Eskubide guztiak erreserbatuak.· Elabilera baldintzak