Collections

Edesarekin izandako lehen elkarrizketetan, beren produktu-sortarako aginte-euskarri berriei aplikatzeko irudia eskatu ziguten. Baina enkargu horrek hasieran erraza bazirudien ere, proiektu zabalago bihurtu zen: Edesa markaren jarrera berri bat.

Momentu horretan, Edesa bere marka korporatiboa berritu eta marka-estrategia birdefinitzen ari zen. Oraindik logotipoa ez zuten ezarria, dena zegoen zehazteke: nortasun korporatiboa, produktu-irudia eta erabiltzailearekin harremanetan jartzeko era berria.

Dhemen-en, irudi orokorraren koordinazio-lanaz arduratu ginen; koordinatzaile-figura hori diseinuaren kultura garatuago duten herrialdeetan oso hedatua dago.

Irudi orokorraren koordinatzaileak, bai barnekoa edo kanpokoa izan, enpresaren departamendu ezberdinekin bat datorren marka koherente baten irudia garatzen du. Lan horri esker, instalazio, produktu, merkaturatze eta komunikazioak balio berdinak helarazten ditu hizkuntza bakarraren bitartez.

Irudi orokorraren koordinatze-lan horretan, batzuetan proiektuak kanpoko laguntzaileekin garatzen dira; edozein eremutan molda daitezkeen profesionalez inguratu behar da. 08 Collections-en kasuan, katalago eta Internet bidez nortasun grafikoa eta komunikazioa garatu zituen Alambre Estudio-ren laguntza izan genuen.

Emozioa

08 Collections-ek Edesa berri bati ateak ireki zizkion. Produktuak funtzionaltasunaren ikuspegitik oso antzekoak diren eta erosleek emozioarengatik erosten duten merkatu orokor batean, marka berriztatu bat agertu zen. Gainera, besteen artean ezberdintzea gero eta zailagoa da, sorta berdinaren barnean, produktuen kalitatea eta kostuak antzekoak baitira

Beraz, enpresak erabiltzailearekin lotura emozionala sortu beharrean daude. Lehia horretan, marka ezinbesteko tresna da, produktuari balioa, sinesgarritasuna eta berezitasuna gehituz, enpresaren pertzepzioa alda baitezake.

Guztiengana helduko den diseinurik ez dela garbi dugunez, produktua dibertsifikatu behar genuen, eta Edesa merkatu-joera berrietan oinarrituz birbideratu. Orain artean merkatua segmentatzeko erabiltzen ziren parametro arrazionalak (adina, prezioa, sexua, zerbitzuak…) alde batera utzi eta erabiltzailearen bizitza-mota ezberdinekin bat etor zedin nahi genuen.

Edesa emozioak leku gehiago duen mundu berri baterantz zuzendu genuen, pertsonen bizitza-motarekin bat etortzen laguntzen digun mundurantz. Bizitza-mota horientzatko hainbat sorta sortu genituen: Sport Collection, Romantic, Pop Collection eta Metallic, baita ”Sport Classic” eta ”Escala” edizio bereziak ere.

Produktuaren inguruko bilgarri eta publizitateak balio emozional handia eragiten dute, markaren balio erantsia ez baitago produktu fisikoan soilik, inguratzen duen guztian baizik.

Castelllano·English· Euskera
© 2008 Dhemen Design. Eskubide guztiak erreserbatuak.· Legezko Abisua | Pribatutasun Politika