Radial

Bere formek ezohiko kasko bihurtzen dute. Oinarrizko bolumenak ukitu futuristarekin nahasten dituen pieza. Futurista badiogu ere, forma oso garbi eta arrazionalak ditu, elkarrekin lan egiten dugun beste sektore batzuk erabiltzen hasi diren formak.

Zirkulu perfektu bat da lehen bultzada, kasko batean pentsatzen dugunean burutik pasatzen zaigun lehen gauza izaten da. Kasu honetan, lehen bulkada hori jarraitu genuen eta hasieratik forma zirkularrean oinarritutako kaskoa diseinatu genuen.

Kaskoa zeharkatzen duten lerro guztiak erditik ateratzen dira: aireztapena, pantaila, ebakidurak. Disko-itxura duen pieza nagusiak aurreko saretaren azpian dagoen aireztapena ireki edo ixten du. Atzealdeko aireztapena kaskoaren azaleko jasodura txiki bat da.

Beste proiektu batzuekin alderatuko bagenu, kasu honetan adibidez, ikusmenerako angeluak, inpaktu-puntuen lodierak, eta beste hainbat eragilek piezaren diseinua asko baldintza dezakete.

Lem kaskoak

LEM kasko-gamari, Erradial kaskoa duen gamari, eman zaion ikuspuntua, modarekin erlazioa duen hiri-kasko itxurakoa da. Estetika hiritar hori, sorta bakoitzerako Mikel Casalen hainbat irudiren bidez adierazten da.

Castelllano·English· Euskera
© 2008 Dhemen Design. Eskubide guztiak erreserbatuak.· Legezko Abisua | Pribatutasun Politika