Dhemen Design SLk Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak ezarritako baldintzak betetzen ditu, baita Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa ere. Hori dela eta, ondorengo lege-oharra sortu du:
INFORMACIÓN GENERAL
Dhemen Design S.L.
Arratola Aldea, 9 C Apdo. 78
E-20810 Orio (Gipuzkoa)
CIF: B-20694808
Merkataritza Erregistroko inskripzio-datuak:
Gipuzkoako Merkataritza Erregistroa, 2000. urteko martxoaren 15ean, 1817 liburukia - 1/58/1.832 - 293 orrialdea.
PRIBATUTASUN POLITIKA
Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa bete dadin www.dhemendesign.com webgunearen bitartez emandako datu pertsonalak konfidentzialki erabiliko direla eta Dhemen Design SLren jabegoko fitxategi batean gordeko direla jakinarazten dizugu, aurretik Datuak Babesteko Agentzian izena emanda. Zure datu pertsonalak, zurekin harremanetan jartzeko eta zure intereserako izan daitezkeen etorkizuneko mezuak bidaltzeko soilik erabiliko dira.
Halaber, Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari jarraiki, zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideak erabil ditzakezula jakinarazten dizugu; horretarako eskutitz bidali behar duzu, NANaren fotokopia barne, ondorengo helbidera:
Dhemen Design S.L.
Arratola Aldea, 9 C Apdo. 78
E-20810 Orio (Gipuzkoa)
Dhemen Design SLk webgunea bisitatzen dutenek eskainitako datuak ez ditu saldu, alokatu edo hirugarren pertsona baten eskutan jartzen.
Dhemen Design SLk bere bisitariei jakinarazten die ez duela cookie-rik erabiltzen bere webgunean.
Erabiltzaileak bermatzen du eskainitako datuak egiazkoak direla eta berak du horien gainean suertatutako edozein aldaketaren berri emateko ardura. Dhemen Design SLri edo edonolako hirugarren bati formularioan datu faltsu, zehaztugabe, guztiz bete edo berritu gabekoak betetzeagatik sorrarazitako edozein kalteren, zuzeneko edo zeharkako, arduradun bakarra erabiltzailea izango da.
Dhemen Design SLk beharrezko neurriak hartu ditu datu pertsonalen aldaketa, galera, edo baimendu gabeko erabilera edo sarrerarik gerta ez dadin, teknologiaren egoera kontuan hartuz une oro. Hala ere, Erabiltzaileak jakinaren gainean egon behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla guztiz menderaezinak.
Webgunean dauden formularioak betetzearekin batera, Erabiltzaileak onartu egiten du bere datu pertsonalak Dhemen Design SLren fitxategi automatizatuan gordetzeko baimena ematen duela.
JABEGO INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
www.dhemendesign.com webgunearen eta bere edukien (testuak, irudiak, soinuak, audioa, bideoa, diseinuak, sormen-lanak, software-a, iturburu-kodea) jabego industrialaren eta intelektualaren eskubide guztiak Dhemen Design SLrenak dira edo, hala dagokionean, hirugarren pertsona batzuenak.
Era berean, webgune honetan bildutako edozein motatako merkataritza-izen, marka edo ikur guztiak legeak babesten ditu. Beraz, horien erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa eta eraldaketa, osoa edo partziala, Dhemen Design SLk baimendua ez bada, debekatua dago.
ESTEKAK
Dhemen Design SLk ez du webgune honetan txerta daitezkeen kanpo-esteken erantzukizunik bere gain hartuko, horien gaineko kontrolik ez baitu. Beraz, erabiltzaileak bere ardurapean atzituko ditu bertako edukiak, bertan xedatu dituzten baldintzetan.
Dhemen Design SLk webgunean egoki iruditzen zaizkion aldaketak aurrez adierazi gabe egiteko eskubidea gordetzen du; horrela, eskainitako eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ditzake, baita horiek aurkeztu edo kokatzeko modua ere.