
Askotan paradoxa batekin egiten dugu topo gure industria-sarean: ingeniaritza-gaitasun aparta duten enpresak, baina merkatuan duten pertzepzioak haien bikaintasun teknikoa behar bezala islatzen ez duena. Duela hamar urte, Biolanekin lanean hasi ginenean, egoera horixe aurkitu genuen.


Biolan erreferentea zen ordurako elikagaien segurtasunerako biosentsoreen teknologian. Bere ingeniaritza bikaina zen, baina produktuak ez zuen teknologiaren berrikuntza-maila islatzen.
Bio 3000 diseinatzeko, erabilera-testuingurua, laborategiko profesionalen beharrak eta markak lortu nahi zuen posizionamendua aztertu genituen. Emaitza produktu zehatz eta intuitiboa izan zen, bere teknologiaren doitasuna kanpotik ere adierazteko gai zena.






Asier Albizu CEOak dioen bezala: “Diseinuak bere helburua bete du; gure irudia errotik aldatzen lagundu digu, eta gure produktua eta marka beste maila batean kokatzeko aukera ere eman digu”.
Hamar urte geroago, Bio 3000k erakusten jarraitzen du diseinua lehiakortasunerako tresna bihur daitekeela.

