Expertiseak, produktu-kulturak eta marka-ikuspegiak, berezko jakin-minarekin eta sentiberatasunarekin batera, gure sormena elikatzen dute, proiektuak metodologia baten bidez emaitza ukigarri bihurtzeko.
KOKAPENA
Dhemen Orion kokatutako estudioa da, itsasoaren, itsasadarraren eta mendiaren artean dagoen gain txiki batean. Leku xumea, lasaia eta inspiratzailea. Naturaz inguratua, baina ondo komunikatua. Bizitzeko, egiteko eta izateko dugun moduarekin bat datorren leku zintzoa, Dhemenen nortasuna eta izaera islatzen dituena.



TALDEA
Diseinatzaileek, ingeniariek, arte-zuzendariek eta negozio-estrategiek, kolaboratzaile adituen sare batekin batera, gure metodologia propioa definitu dugu, proiektu bakoitzari ikuspegi egokia emateko.









SARIAK
Nazioarteko hainbat sari jaso ditugu. Hona hemen horietako batzuk: 2025 iF Design Award — Ojmar OTS Batteryless, 2021 Red Dot Design Award — Velites Earth 2.0 Jump Rope, 2021 Red Dot Design Award — Eccmax Model V & Model L, 2021 Laus Awards — Dhemen: 25 Anniversary Book, 2018 European Design Awards — Hanniko Odin, 2017 German Design Award — Koxka Cabinets, 2017 European Design Awards — Koxka Cabinets, 2016 Red Dot Design Award — Soraluce FXR, 2015 Pro Tool Innovation Award — Bellota Tile Cutter, 2012 iF Design Award — Jolas Miur, 2011 Red Dot Design Award — Silennis Boat, 2011 Delta Design Award — Silennis Boat, 2009 Delta Design Award — B.Lux Scuff, 2007 iF Design Award — Tesa Top.


ZIURTAGIRIAK
Dhemenek Kalitatearen Kudeaketarako ISO 9001:2026 ziurtagiria du.
BERRIKUNTZA ETA INBERTSIOAK
Osasunberri proiektua
Amavanza proiektua
Polisurf proiektua
Silverfit proiektua
Autokontsumorako 13,95 kW-ko eguzki-instalazio fotovoltaikoa — EVE
