
JAZ marka centenarioak, eskuila teknikoetan eta gainazalak tratatzeko tresnetan espezializatua, ibilbide luzea eta ezagutza tekniko handia zituen. Erronka balio hori guztia kanpotik ere hautematea zen.
Gure lankidetza produktutik abiatu zen, eskuilen diseinua hobetzeko berrikuntza-proiektu batekin. Baina azterketak erronka handiago bat planteatzera eraman gintuen: JAZ merkatuan nola aurkezten eta lehiatzen zen birdefinitzea.
Eskuila-fabrikatzaile espezialista izatetik JAZ gainazalen tratamendurako soluzioetan aditu gisa posizionatzera igaro ginen. Ikuspegi zabalago hori identitatera eta markaren harreman-puntu guztietara eraman genuen: egoitza, azoketako standak eta tresna komertzialak.














Zazpi urte geroago, aldaketa horrek negozioaren ikuspegia zabaltzea eta markaren hautemandako balioa handitzea ahalbidetu du. CEOak dioen bezala: “Gure markak, gaur egun, balio handiagoko errealitate komertzial bat adierazten du”.

