Logotipo Dhemen

Zerbitzuguneak eta horniguneak elementu ohikoak eta iraunkorrak dira milaka gidarirentzat.

Dhemenen esku utzi zuten Avia energia konpainia suitzarraren zerbitzugune berrien oinarriak ezartzea. Horretarako, abiapuntutzat hartutako bi ideia landu ziren: inguruan integratzea eta erabiltzailearen esperientzia bideratzea.

Helburua lortzeko hizkuntza formal berri bat ezarri zen, integrazio handia ahalbidetzen duena, bai ingurune naturaletan, bai hiri ingurunetan, beti ere ezaugarri estetiko zehatz batzuei eutsiz. Eta, argiaren erabileraren eta kontrolaren bidez, erabiltzaile-zerbitzugune harreman optimizatu bat proposatzen du, interakzioaren une bakoitzarekin bat datozen ikus-harremanak ezarriz (distantzia luzean, tarteko distantzian, gertukoan eta barrukoan).

Hurrengo proiektua