Logotipo Dhemen

Kirola eta osasunaren mundua etengabeko berrikuntzen tokia da. Bertan Eccmax-ek makina motorizatuekin indarra eta mugimendua lantzeko era berri bat proposatzen du, edozein tipotako erabiltzaileentzat, bai kirolari profesionalentzat eta baita adin handiko pertsonentzat ere.

Dhemen Eccmaxekin elkarlanean ari da sortu zenetik. Eccmax Model V eta Model L makinak diseinatu ditu, ez bakarrik erabiltzailearengan pentsatuz, baita makinaren ingurunean ere.

Makinak humanizatzea eta sentsazio atsegina eta segurua sortzea izan da helburua. Horretarako egurraren berotasuna eta oihalaren leuntasuna erabiltzeak sentsazio bakaneko eta emaitza bikaineko produktuak sortzea ahalbidetu du.

Eccmax, Dhemen eskutik, bere produktuen proposamena eboluzionatzen ari da, osasunaren eta prozesu konplexuen birgaitzeetan oinarrituta.

 

ECCMAX Model L & Model V — RED DOT DESIGN AWARD WINNER

Hurrengo proiektua