Logotipo Dhemen

Imat espezializatuta dago itxaron lekuetako eserlekuetan, eta Dhemenekin elkartu zen aireportuetako jarleku berriak diseinatzeko.

Proiektu honen erronka zen oso behar ezberdinek bat egin behar zutela. Erosotasuna, iraunkortasuna, mantentzeko erraztasuna eta garbitasuna ziren bete beharreko baldintzak.

Baldintza horiekin, Dhemenek eserlekuak diseinatu zituen. Itxura minimalistakoak, neutroak eta denboragabeak. Natura oinarrizkoenean oinarrituak, hark bezala, antzeko egoerak konpontzen dituzte.

Garoan aurkitu genituen erritmoa, errepikapena, marraren jarraitutasuna eta soiltasun morfologikoa. Hortik abiatuta, diskurtso formal bat sortu genuen, eta horrek produktu bat ernatu zuen, leku eta kultura oso anitzetan integratzeko modukoa; erabiltzailearentzat atsegina; eta, batez ere, gaur egungo aireportuen premiei erantzuten diena.

Hurrengo proiektua