Logotipo Dhemen

BOJek ehun urte baino gehiago daramatza lanean. Ardoaren munduari eta sukaldeko ontziteriari lotutako produktu ospetsuekin eta estimatuekin egin du ibilbidea.

Dhemenek harreman sendoa du marka horren diseinu estudio gisa. 2016an, nortasun korporatiboa birdiseinatzeaz gain, bere produktu ikoniko bat ere birdiseinatu du: hormako kortxo-kentzekoa.

Proiektua funtsezko bi premisatatik abiatu zen: alde batetik, produktuaren erabilera hobetzea, edozein erabiltzaile motak erabili ahal izatea errazteko; bestetik, ekodiseinu prozesu baten bidez produktu iraunkorrago bat sortzea, ingurumenean duen eragina kontrolatzeko eta ahalik eta gehien txikitzeko.

Proiektuaren lehen helburua lortzeko, hau da, erabilera esperientzia hobetzeko, objektuaren funtzionaltasuna eta erabilgarritasuna berrinterpretatu ditugu: ahalik eta gehien sinplifikatu dugu botilatik kortxoa ateratzeko ekintza, mugimendu natural bakar bateraino, mekanismo berri eta patentatu baten bitartez.

Proiektuak ekodiseinatua izan behar zuen. Dhemenek ekodiseinuko ISO 14006 ziurtagiria dauka, eta zegozkion prozesuak aplikatu zizkion proiektuari, ahalik eta proiektu iraunkorrena egiteko: produktuaren bizitza osoa, bere carbon footprint-a eta materialen trazabilitatea kontrolatuz. Baita, erabilera intentsiboa izanda ere, irauteko diseinatutako objektu bat sortuz, une oro zaharkitzapenetik ihes eginez.

Hurrengo proiektua