Logotipo Dhemen

Janaria prestatzeko gozamena goratzea. Edertasunak esperientzia bere egitea. Zentzumenek gidatzea eta emozioak azaleratzea. Janariak bihotz-bihotzez prestatzea izan dadila araua, ez salbuespena.

Forge Adourrek aurrerapauso bat eman nahi zuen bere plantxa sorta ezagunetan. Proiektuaren helburua argia zen: teknikotasuna, funtzionaltasun berriak eta estetika erabiltzailearen zerbitzura egotea, eta erabilera esperientzia beti izatea apartekoa, segurua eta trabarik gabea.

Produktu familia ospetsu bat eboluzionatzea zen erronka. Hasteko, sakon aztertu genuen erabiltzaileek noiz eta nola erabiltzen dituzten plantxak. Elkarrizketa zoragarriak izan genituen bertako adituekin, teknikariekin eta chefekin. Haien izaeraz, egiteko moduaz, sentitzeko moduaz… jabetu ginen. Forge Adourrek gauzak egiteko oso modu pertsonala du, eta gauzak egiteko modu horretaz jabetzea funtsezkoa da bere DNA ulertzeko eta gauza ukigaietan txertatzeko, sistema formal bakar eta nahasezin baten bidez.

Forge Adour plantxa bat baino askoz ere gehiago da. Ikono bat, inguruan gertatzen denaren epizentroa, une askoren ardatza, non jatea mahai baten bueltan partekatzea bihurtzen den.

Osagaien, euskarrien eta altzari osagarrien sorta osoa ere garatu genuen, Forge Adourrentzat garatutako diseinu irizpideekin bat eginez. Forge Adour esperientzia zabaldu egiten dute janaria erretzeko eta janaria manipulatzeko inguruetara, momentua biribilduz.

Dhemen Forge Adourren bidelagun izan da prozesu guztian: aurrena, sormen kontzeptuan; gero, markaren eta produktuaren balioak txertatzen; materialak eta akaberak aukeratzen; prototipoak egiten; ingeniaritzaren garapenean; eta, azkenik, industrializazioan.

Gastronomia kulturaren funtsezko elementua da. Elkarrekiko enpatia sentituz eta modu egokian elkar entzunez gero, bat egiten dute alderdi teknikoak eta gizatiarrak, eta alderdi materialak eta emozionalak. Emaitza produktu sorta garaigabea eta minimalista da, goxoa eta erabiltzeko atsegina, sentimenetan gizatiarra, emaitzetan profesionala.

Hurrengo proiektua