Hanniko txakurrentzako osagarrien marka bat da, helburu zeatz batekin sortua, gizakiaren lagun onenarentzat produktu hoberenak sortzea. Txakurrentzako produktu familia bat sortzea ez da lan erreza, kontuan hartuta produktu hauek etxeko edozein lekutan egon daitezkela, eta bertako altzari, objetu eta aberrekin mimetizatu eta hauen kalitatearekin bat egin beharra dutela.

Emaitza, saritutako ohe, jantoki eta uhal sorta, animaliari ahalik eta erosoen sentiarazteko sortua. Sektoreko ohiko kalitate-maila orain arte ezagutzen ez zen mailara igo duena.

Hala nola, orain arte txakurrentzako osagarrien marka bat ez zen hain bat-batean merkatura sartu diseinu zaindu, kalitate eta hain produktu duin batekin. Egur laminatua, laser bidezko mozketak, artile naturalak, material konposatuak, larrua,…

Aukeratutako materialen zerrenda altzari “premium”ez osatutako edozein etxeren parekoa da, eta horregatik, ez animalien sektorean erabilitakoa. Honek Hanniko maskotaren inguruko mugimendu kultural berriaren erdian kokatu du, erosotasun, mimo eta estilo maila berri bat sortuz.

Hurrengo proiektua