Ojmarrek, itxiera-soluzioetan espezializatutako enpresak, urteak zeramatzan sarraila elektronikoetan pilen, kableen eta mantentze-lanen beharra ezabatzeko teknologia propioa garatzen.

Emaitza Push Power izan zen, sakatze soil batekin sarraila aktibatzeko behar den energia sortzeko gai den berrikuntza patentatua. Gure erronka teknologia hori produktu intuitibo bihurtzea izan zen: fabrikatzeko eta instalatzeko erraza, eta espazio desberdinetan modu naturalean integratzeko gai izango zena.

Ojmar
Ojmar
Ojmar

Horrela sortu zen OTS Batteryless Lock, merkatuko pilarik gabeko lehen sarraila adimenduna. Pilarik gabe. Kablerik gabe. Mantentze-lanik gabe. Erabilera errazten eta bizi-ziklo osoan hondakinak murrizten dituen soluzio diskretu eta zintzoa.

Ojmar
Ojmar

Teknologia eta diseinua norabide berean doazen planteamendua, nazioartean iF Design Award sari batekin aitortua.

Ojmar