Logotipo Dhemen

Akaba altzarien markak ibilbide sendoa egin du contract-en eta workspace-ren munduan. Hasieratik lan egin du garaian garaiko diseinatzaile ospetsuenekin.

Dhemen da Akabarekin elkarlanean aritzen den diseinatzaile taldeko kideetako bat. Hainbat proiektutako alderdi teknikoenean parte hartu du; baina bada guztien artean gailentzen den bat, hainbat arrazoirengatik.

Balu-Arte mahaien sistema konpromisoen sistema orekatu bat da: sinpletasuna eta erabilera aniztasuna, funtzionaltasuna eta berrikuntza.

Hainbat erabileratarako mahaien sistema bat sortu zen, Francisco Mangado arkitektoarekin elkarlanean. Modu askotara erabil daitezke, bai bakarka, bai taldean, bai osagarriekin, bai haiek gabe.

Erabiltzaileak nahi adina konbinazio sor ditzake, mahai + mahai + osagarri lotura sistema patentatuari esker, erramintarik erabili gabe.

Gaur egun mahai horiek erabiltzen dituzte, esaterako, Eusko Jaurlaritzak eta hainbat erakundek.

Hurrengo proiektua